Kaixo! Ongi etorri Teknologia Berriei buruzko blog honetara!

sábado, 22 de mayo de 2010

ANIMALS IN THE FARM

1.kontestualizazio didaktikoa

Landuko dugun arloa: Ingelesa lantzeko prestatu dugu lana.
Ikasleen maila: 1. ziklora bideratuta dago gure lana, bigarren mailara hain zuzen ere (7 urteko ikasleak). Animaliak bigarren mailan ikasi ohi dira, ingeleraz hitz egiten dugularik, noski. Horregatik gure Power Pointa maila honetan lantzeko aproposa dela uste dugu. Nahiko Power Point sinple eta argia da, beraz, ikasleek ulertzeko arazorik izango ez dutela uste dugu.
Gaia: Animals in the farm (Baserriko animaliak) lantzeko prestatu dugu Power Pointa.
Landuko ditugu hainbat animalien izenak ingelesez. Behin animaliak gelan landu ditugula, informazioa guztiz barneratzeko proposaturik dago lana.
Egingo dugun materialaren funtzioa, edukiak eta prozedura: Esan dugun bezala, Power Point hau, ingeleseko gelan erabiliko dugu ikasleek zenbait animalien izenak guztiz barneratu ditzaten. Gelan animaliak landu ondoren eta gaiari bukaera emateko, adibidez, erabili daiteke Power Pointa. Ikasleak ebaluatzeko ere erabil daiteke, baina, esan dugun bezala, informazio berria guztiz barneratu dezaten erabiltzeko proposaturik dago lana.
Ebaluazioa: Lan honen bidez ebaluatu ahal dezakegu ea ikasle guztiek informazioa barneratu duten hala ez. Baita ere haien jarrera ariketarekiko ebaluatu dezakegu.
Behaketaren bidez ebaluatuko ditugu ikasleak.

2. diseinua

Informazioaren diseinua: Lanaren diseinua nahiko sinplea da, izan ere, ez dugu nahi ikasleen arreta galtzea. Horregatik, beharrezkoak diren irudi eta hitzak soilik erabili ditugu.
Aukeratu ditugun irudiak ikasleen gustukoak izango direlakoan gaude. Azken batean, ikasleen gustuko den zerbait prestatu nahi izan dugu, modu honetan, haiek motibatuagoak egotea lortuko dugu.
Ahotsaren tonua dela eta, saiatu gara ahots alaia ipintzen, izan ere, esan dugun bezala, haurrak motibatzen duen lana prestatu nahi izan dugu.

Interaktibitatea: Lehenengo eta behin, lanaren portada aurkituko dugu. Bertan saguarekin klik eginez gero ariketaren lehenengo orrialdera ailegatuko gara. Ikasleek bi irudien artean bat aukeratu beharko dute. Irudi zuzena aukeratuz gero, hiperbinkulo bat erabiliz Great diapositibara helduko dira. Gaizki klikatuz gero, ordez, Oh, what a pity diapositibara helduko dira (hiperbinkuloei esker). Aipatu ditugun bi diapositiba hauetan (Great eta oh, what a pity) hiperbinkuluak ere erabili ditugu ariketak aurrera egin ahal izateko. Halaber, bi diapositiba hauetan gure ahotsaz gain, soinua ere gehitu dugu.
Irudiei animazioak jarri dizkiegu ariketa txukunago gelditzeko. Hala ere, ez ditugu animazio bortitzak erabili, lehenengo diapositiban izan ezik (portada). Honetan bai, guk diseinatu dugu irudiaren norabidea Power Pointaren portadari itsura deigarri bat ipinteko.
Diapositiba batetik bestera pasatzeko saguarekin klik egin beharko dugu, eta ariketaren bukaerara ailegatzean, azken klika eginez gero, portadara itzuliko ginateke.


domingo, 18 de abril de 2010

Netiketak

Artikulu hau irakurri eta gero honako hau da nire iritzia:

Normalean ez ditut jarraitzen horrelako orientazioak, eta nire iritziz, jende gutxik egiten du. Badakit aproposena horrelakoak jarraitzea dela, horrela erosoago ibiliko ginateke denok internet erabiltzerakoan, hala ere, denbora ez galtzearren edo, ohitura faltagatik ez ditugu netiketa horiek erabiltzen.

Netiketa horien artean badago bat berria dena, "RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko" esaten duena hain zuzen ere. baina besteak nahiko ezagunak dira.
Esan dudan bezala, erosoago ibiliko ginateke internetetik holakoak erabiliz gero. Adibidez, gure lagun baten mezu elektroniko bat jasotzerakoan ezberdin sentituko ginateke mezuan beran gure lagunaren ohartxo bat irakurtzen badugu edo mezua pertsonalizatu gabe balego.
Dena den,irakurri ditudan netiketen artean badago baten bat garrantzia gutxi duena, nire ustez, noski. Adibidez, bidaltzen dugunaren tamaina zaitzea, ondo dago bai, baina gaur egun edonork dauka banda zabalera erosoa.

Garrantzia gutxien duen netiketa, esan dudan bezala, artxiboen tamaina zaintzearena da. Bestalde garrantzia handiko batzuk ere aurkitu daitezke: baimena eskatzea inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean (azken batean gauza pertsonala da) eta ez iraindu inor sarean (inori ez zaigu gustatzen horrelakoak, eta are gutxiago anonimatoan egiten bada).

lunes, 29 de marzo de 2010

Remove

Bideoa ikusi eta gero

domingo, 21 de marzo de 2010

Bloga Irakaskuntzan


Lehenengo eta behin esan beharra daukat blogei buruz asko ez nekiela ikasgai hau hasi aurretik, dena den, esan beharra daukat oso erabilgarriak izan daitezkela irakaskuntzan eta baita atzerriko hizkuntza ikasteko ere. Hainbat gauza egiteko erabilgarriak direla uzte dut, esate baterako, informazio ezberdina bilatzeko (ikasleen kasuan beti irakasleak gidaturik noski), informazioa sortzeko, gelan egindakoaren bilduma egiteko (modu honetan gurasoek ikusi ahal izango dute haien seme-alabek egindako lana)… Azken hau, gelan egindakoaren bilduma egin ahal izatea, gurasoentzako oso lagungarria dela uste dut. Modu honetan haien seme-alaben hezkuntzan parte hartze handiagoa izango dute, adibidez, gelan egindako ariketaren bat blogean ikusiz gero, euren seme-alabekin etxean birpasatzeko aukera izango dute.
Baina gurasoentzat bakarrik ez dira erabilgarriak blogak, esan dudan bezala, veste gauza batzuetarako ere erabilgarriak dira. Irakasleentzako informazio iturri bat dira non metodologia berriei buruz informazioa aurkitu ditzakegu edota material berria gelan erabiltzeko (abestiak, ipuinak, bideoak…). Beste irakasle batzuen lana ere ezagutu dezakegu blogen bitartez eta haien esperientziei buruz irakurri.
Atzerriko hizkuntzari dagokionez blogak oso erabilgarriak eta aberasgarriak direla esan dezaket. Aurretik esan dudan bezala material ezberdina topatzeko tresna direlako eta baita haurrek egindako lana bertan gurasoek ikusgai izateko balio duelako. Aurretik azaldu dudana zuzen-zuzenean aplikatu diezaioke Atzerriko Hizkuntzaren irakaskuntzari.
Bukatzeko esan beharra daukat blogak, askotan errepikatu dudanez, oso erabilgarriak eta aberasgarriak izan ahal direla irakaskuntzan, hala ere, irakasleen lana ezinbestekoa da arlo honetan. Ikasleek ikasten ikasten ikasi behar dute gure laguntzarekin eta blogak modu kritiko eta bideratu batean erabili beharko ditugu horretarako.






lunes, 15 de marzo de 2010

Prometeus "the media revolution"



Bideoan ikusten da nola etorkizunean gizakiok, jainkoak izango bagina bezala, nahi ditugun errealitate berriak sortu ahal izango ditugun interneten bitartez. Horrek esan nahi du gaur egungo informazio iturriak (irratia, telebista, egunkariak …) desagertu egingo direla etorkizun horretan, izan ere, dena digitala izango da. Geroz eta informazio iturri gehiago interneten aurkitu ditzakegu (telebista eta egunkari digitalak adibidez), eta etorkizunean, esan bezala, dena aurkitu ahal izango dugu bertan.

Teknologia berriak etengabe garatzen ari dira, beraz, horrelako aldaketak asko harritu gabe espero ditzakegu. Esan bezala, etorkizun horretan, nahi ditugun errealitateak sortu ahal izan ditugu (Martera bisitatxo bat egitera joan edo aintzinean gertatutako guda bat ikusi, adibidez), gaur egun apur bat harritu ahal gaituena noski. Baina teknologia berrien garapen itzela ikusita, bideoan planteatutako guztia egi bihurtuko dela esan dezakegu.

Nire ustez, bideoan ikusitakoa nahiko harrigarria eta, aldi berean, tristea da. Etorkizun horretan dena digitala izango da, eta “dena” horren barruan geuk ere sartuta gaude noski. Interneten bidez identitate eta istorio ezberdinak izan ditugu, baina zer gertatzen da gure benetako bizitzarekin? Aurrerapen horiek aurrera eginez gero, etxetik irten gabe biziko gara, dena teknologia berrien bitartez egiten, inolako kontaktu fisikorik gabe; tristea benetan.

Irakaskuntza alorrean aldiz, nire ustez, etorkizun honek baditu abantailak. Irakasteko orduan, ez da gauza bera Marte planetari buruz datuak hitzez edo idatziz ematea irudi batzuekin batera edo Martera bisita bat egitea. Haurrek, modu honetan, dena bisualizatu ahal izan dute. Hala ere, honek ez du esan nahi, teknologia berriak eskolan sartzearekin bakarrik balio duela. Teknologia berriak erraminta soilik izango dira, eta geuk, irakasle bezala, ikasleak gidatu eta lagundu behar izango ditugu prozesu horretan.

domingo, 7 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, eta prozesu horretan funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio gizartera– igarotzen ari gara.
Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako.


Informazio gizartearen garapenean geratzen ari diren gertakizunen azkartasunaren adibide gisa gizarte horren produktu nagusiaren bilakaera bera aipa daiteke, egoera zein den ere ondo islatzen duena: Internetena. Horrela azken bost urteotan ikusgarri hasi da munduan Interneta erabiltzen dutenen kopurua, 2000. urtearen amaieran 407,1 milioi pertsona inguru baitziren sarera lotuta zeudenak (1995ean 50 milioi baino gutxiago ziren).

domingo, 28 de febrero de 2010

Tim O’Reilly

Tim O’Reilly 1954. urtean Corken (Irlanda) jaio zen. Hasiera batean Harvard-en ikasi zuen literaturan interesaturik zegoela, baina berehala informatikak interesa piztu zion. Izan ere, hainbat liburu argitaratu ditu gai honen inguruan. Halaber, O’Reilly Media editorial ezagunaren eratzailea da.
Egun hauetan zehar blogan aipatutako Web 2.0-ren aita dela ere esan dezakegu.
Tim O’Reilly-ren inguruan gehiago jakin nahi baduzue informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

Bideo bat ere utziko dut interesaturik zaudetenentzako!


Hurrengorarte!!

lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0

Web 3.0 kontzeptu berria da. Web semantikoa askok diotenez... Azken finean, web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da. Bideo honetan ondo azalduta ikusiko duzue:



Honetaz artikulu hau ikusi dugu; irakurtzeko hemen daukazue.

domingo, 21 de febrero de 2010

La Web 2.0: La revolución social de Internet



Bideo honek nahiko ondo azaltzen digu Web 2.0 zertan datzan. Web 2.0 bigarren zerbitzu belaunaldi bat bezala deskribatzen du non elkarreragin bat dagoen erabiltzaileen artean eta non on-line lankidetza ezinbestekoa den.

Web 2.0 honen ezaugarri nagusiena oraintxe bertan azaldutakoa da, hots, erabiltzaileen artean dagoen elkarreragin hori. Web 2.0-ren bidez erabiltzaileek informazio ezberdina konpartitu dezakete. Edozeinek edozein motatako informazioa eskegi dezake, eta, aldi berean, beste edozeinek informazio hori irakurri eta bere iritzia eman dezake.
Informazio ezberdina bilatu ahal izateko Web 2.0k tags izeneko etiketa sistema bat dauka. Tags hauen bitartez, edozein erabiltzaileek bilatzen ari den informazioa modu azkarrago batean lortuko du.

Beste ezaugarri aipagarri bat honako hau da: Edozein pertsonak nahi izanez gero erabil dezake Web 2.0, izan ere, ez du ezagutza teknikorik eskatzen. Honek esan nahi du edozeinek bere micromedio propioa (blog, podcast…) sortu dezakeela zailtasun askorik gabe. Beraz, esan dezakegu alde handia dagoela Web 1. eta Web 2.0 artean. Web 1.0 denok ezagutzen ditugun web tradizionalak dira, non erabiltzaileek informazioa irakurri eta ikusi dezakete eta web orri ezberdinak bisitatu dezakete, baina web-masterrek dira hemen informazioa eskegitzen dutenek. Web 2.0-n, esan bezala, edozeinek informazioa eskegi dezake, eta ez bakarrik ezagutza tekniko espezifikoak dituzten horiek. Web 2.0-n elkarreragin bat dago erabiltzailen artean, Web 1.0-n, ordea, ez.

Eta zeintzuk dira Web 2.0-k ekarri dituen ondorio nagusienak? Aipagarriena komunikabideetan eta publizitatean izandako eragina da. Komunikabide tradizionalak internetera aldatzen ari dira, izan ere, bertan, guri pertsonalki interesatzen zaigun informazioa aurkitu dezakegu. Honek, publizitatean kriston eragina du. Gaur egun enpresek komunikabide tradizionaletan pentsatu ez ezik, interneten ere pentsatu beharko dute. Gainera, kontuan hartu behar izango dute Web 2.0-ren bidez edozeinek iragarki ezberdinek eskaintzen dituzten produktuei buruzko iritzia eman dezakeela eta, horrekin batera, edozeinek iritzi hori irakurri dezakeela.
Oso harrigarria da ikustea nola enpresa batek hain kaltetuta geratu ahal den gure iritziak direla eta.

Bukatzeko esan beharra dago Web 2.0 kriston aldaketak sortu dituela interneten eta horrek asko laguntzen gaituela guri, haurrekin jarduera ezberdinak gauzatzeko, izan ere, haurrak asko motibatzen dituen tresna da internet.

lunes, 15 de febrero de 2010

Kaixo guztioi!!

Ongi etorria ematen dizuet nire blog berrira!! Bertan ikusiko ahal dituzue hainbat berri, bideo eta irudi teknologia berriei buruz, eta noski, zuen iritziak ere ikustea gustatuko litzaidake!!
Espero dut blog honekin guztiok disfrutatzea eta hainbat gauza ikastea!!

Mil esker blog honetako partaide izateagatik!!