Kaixo! Ongi etorri Teknologia Berriei buruzko blog honetara!

lunes, 15 de marzo de 2010

Prometeus "the media revolution"



Bideoan ikusten da nola etorkizunean gizakiok, jainkoak izango bagina bezala, nahi ditugun errealitate berriak sortu ahal izango ditugun interneten bitartez. Horrek esan nahi du gaur egungo informazio iturriak (irratia, telebista, egunkariak …) desagertu egingo direla etorkizun horretan, izan ere, dena digitala izango da. Geroz eta informazio iturri gehiago interneten aurkitu ditzakegu (telebista eta egunkari digitalak adibidez), eta etorkizunean, esan bezala, dena aurkitu ahal izango dugu bertan.

Teknologia berriak etengabe garatzen ari dira, beraz, horrelako aldaketak asko harritu gabe espero ditzakegu. Esan bezala, etorkizun horretan, nahi ditugun errealitateak sortu ahal izan ditugu (Martera bisitatxo bat egitera joan edo aintzinean gertatutako guda bat ikusi, adibidez), gaur egun apur bat harritu ahal gaituena noski. Baina teknologia berrien garapen itzela ikusita, bideoan planteatutako guztia egi bihurtuko dela esan dezakegu.

Nire ustez, bideoan ikusitakoa nahiko harrigarria eta, aldi berean, tristea da. Etorkizun horretan dena digitala izango da, eta “dena” horren barruan geuk ere sartuta gaude noski. Interneten bidez identitate eta istorio ezberdinak izan ditugu, baina zer gertatzen da gure benetako bizitzarekin? Aurrerapen horiek aurrera eginez gero, etxetik irten gabe biziko gara, dena teknologia berrien bitartez egiten, inolako kontaktu fisikorik gabe; tristea benetan.

Irakaskuntza alorrean aldiz, nire ustez, etorkizun honek baditu abantailak. Irakasteko orduan, ez da gauza bera Marte planetari buruz datuak hitzez edo idatziz ematea irudi batzuekin batera edo Martera bisita bat egitea. Haurrek, modu honetan, dena bisualizatu ahal izan dute. Hala ere, honek ez du esan nahi, teknologia berriak eskolan sartzearekin bakarrik balio duela. Teknologia berriak erraminta soilik izango dira, eta geuk, irakasle bezala, ikasleak gidatu eta lagundu behar izango ditugu prozesu horretan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario