Kaixo! Ongi etorri Teknologia Berriei buruzko blog honetara!

lunes, 29 de marzo de 2010

Remove

Bideoa ikusi eta gero

domingo, 21 de marzo de 2010

Bloga Irakaskuntzan


Lehenengo eta behin esan beharra daukat blogei buruz asko ez nekiela ikasgai hau hasi aurretik, dena den, esan beharra daukat oso erabilgarriak izan daitezkela irakaskuntzan eta baita atzerriko hizkuntza ikasteko ere. Hainbat gauza egiteko erabilgarriak direla uzte dut, esate baterako, informazio ezberdina bilatzeko (ikasleen kasuan beti irakasleak gidaturik noski), informazioa sortzeko, gelan egindakoaren bilduma egiteko (modu honetan gurasoek ikusi ahal izango dute haien seme-alabek egindako lana)… Azken hau, gelan egindakoaren bilduma egin ahal izatea, gurasoentzako oso lagungarria dela uste dut. Modu honetan haien seme-alaben hezkuntzan parte hartze handiagoa izango dute, adibidez, gelan egindako ariketaren bat blogean ikusiz gero, euren seme-alabekin etxean birpasatzeko aukera izango dute.
Baina gurasoentzat bakarrik ez dira erabilgarriak blogak, esan dudan bezala, veste gauza batzuetarako ere erabilgarriak dira. Irakasleentzako informazio iturri bat dira non metodologia berriei buruz informazioa aurkitu ditzakegu edota material berria gelan erabiltzeko (abestiak, ipuinak, bideoak…). Beste irakasle batzuen lana ere ezagutu dezakegu blogen bitartez eta haien esperientziei buruz irakurri.
Atzerriko hizkuntzari dagokionez blogak oso erabilgarriak eta aberasgarriak direla esan dezaket. Aurretik esan dudan bezala material ezberdina topatzeko tresna direlako eta baita haurrek egindako lana bertan gurasoek ikusgai izateko balio duelako. Aurretik azaldu dudana zuzen-zuzenean aplikatu diezaioke Atzerriko Hizkuntzaren irakaskuntzari.
Bukatzeko esan beharra daukat blogak, askotan errepikatu dudanez, oso erabilgarriak eta aberasgarriak izan ahal direla irakaskuntzan, hala ere, irakasleen lana ezinbestekoa da arlo honetan. Ikasleek ikasten ikasten ikasi behar dute gure laguntzarekin eta blogak modu kritiko eta bideratu batean erabili beharko ditugu horretarako.






lunes, 15 de marzo de 2010

Prometeus "the media revolution"



Bideoan ikusten da nola etorkizunean gizakiok, jainkoak izango bagina bezala, nahi ditugun errealitate berriak sortu ahal izango ditugun interneten bitartez. Horrek esan nahi du gaur egungo informazio iturriak (irratia, telebista, egunkariak …) desagertu egingo direla etorkizun horretan, izan ere, dena digitala izango da. Geroz eta informazio iturri gehiago interneten aurkitu ditzakegu (telebista eta egunkari digitalak adibidez), eta etorkizunean, esan bezala, dena aurkitu ahal izango dugu bertan.

Teknologia berriak etengabe garatzen ari dira, beraz, horrelako aldaketak asko harritu gabe espero ditzakegu. Esan bezala, etorkizun horretan, nahi ditugun errealitateak sortu ahal izan ditugu (Martera bisitatxo bat egitera joan edo aintzinean gertatutako guda bat ikusi, adibidez), gaur egun apur bat harritu ahal gaituena noski. Baina teknologia berrien garapen itzela ikusita, bideoan planteatutako guztia egi bihurtuko dela esan dezakegu.

Nire ustez, bideoan ikusitakoa nahiko harrigarria eta, aldi berean, tristea da. Etorkizun horretan dena digitala izango da, eta “dena” horren barruan geuk ere sartuta gaude noski. Interneten bidez identitate eta istorio ezberdinak izan ditugu, baina zer gertatzen da gure benetako bizitzarekin? Aurrerapen horiek aurrera eginez gero, etxetik irten gabe biziko gara, dena teknologia berrien bitartez egiten, inolako kontaktu fisikorik gabe; tristea benetan.

Irakaskuntza alorrean aldiz, nire ustez, etorkizun honek baditu abantailak. Irakasteko orduan, ez da gauza bera Marte planetari buruz datuak hitzez edo idatziz ematea irudi batzuekin batera edo Martera bisita bat egitea. Haurrek, modu honetan, dena bisualizatu ahal izan dute. Hala ere, honek ez du esan nahi, teknologia berriak eskolan sartzearekin bakarrik balio duela. Teknologia berriak erraminta soilik izango dira, eta geuk, irakasle bezala, ikasleak gidatu eta lagundu behar izango ditugu prozesu horretan.

domingo, 7 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, eta prozesu horretan funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio gizartera– igarotzen ari gara.
Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako.


Informazio gizartearen garapenean geratzen ari diren gertakizunen azkartasunaren adibide gisa gizarte horren produktu nagusiaren bilakaera bera aipa daiteke, egoera zein den ere ondo islatzen duena: Internetena. Horrela azken bost urteotan ikusgarri hasi da munduan Interneta erabiltzen dutenen kopurua, 2000. urtearen amaieran 407,1 milioi pertsona inguru baitziren sarera lotuta zeudenak (1995ean 50 milioi baino gutxiago ziren).